Bezeroaren beharrak aseko dituen edozein formatu landuko da. Logotipoak, identitate korporatibo osoa, aurkezpen irudiak, argazki-muntaiak, kartelak, ilustrazioak, sare-sozialetan partekatzeko irudiak...
Tamaina guztietako kartelak, diptikoak, triptikoak, aldizkariak, liburuak, egutegiak edo bezeroari berari burura dakioken edozein lan prestatuko da. Inpresora digitalean edo konfidantzazko inprimategian aterako dira, kopuru eta formatuaren arabera.
Irudika daiteken ia edozein lan egin daiteke gaur egun dauden teknika ezberdinak baliatuz. Tartean, erakuslehio edo eskaparateen errotulazioak. Aldez aurretik hobekien doakion diseinua landu eta dagozkion errotulazio lanak burutuko dira.
Esperientziadun informatikari batekin batera, web orrien sorkuntza eta mantenua ere eskaintzen dira. Bertan, bezeroaren beharrak aztertu eta bere neurriko webgunea egingo zaio, behar dituen diseinu eta argazkiak barne.
Kamixetak, jertseak, txapelak, telazko poltsak, zapiak... Kalitateko arropa katalogo zabal batekin jokatzen du Dixiduk. Tamaina, kolore edo kopuru aldetik ere ez dago mugarik serigrafian, eta irudimen aldetik ere mugarik ez dagoenez, edozer egin daiteke.
Argazkilaritza lanak, banderak, euskarri zurrunak, kartoi-lumak, PVC inprimaketak, plotterrak, roll up-ak, bizikleta-mailot pertsonalizatuak, CD karatulak eta kopiaketa lanak... Ohituta gauden euskarriez gain, askoz gehiago ere badaude. Galdetu eta bilatuko dugu gauzatzeko modua.